Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Jose Antonio Sasiain, Xabier "Euzkitze"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Actuación
1993-11-21 Zumarraga Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Sasiain, Jose Antonio
Xabier "Euzkitze"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bi emakume zaituztegu, biok arrantzaleen emazteak. Euzkitzek urte asko daramatzazu itsasora doan senarra agurtzera etortzen. Sasiain, zuk, lehen aldia duzu eta begiak malkoz busti zaikizu.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Jose Antonio Sasiain, Xabier "Euzkitze"

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze:
Barruan badaukagu
nahigabe galanta,
ez dezakegu agur
alegrerik kanta.
Hemen geratzen zera
emazte xarmanta.
-Xuka itzazu malkoak
negarrak lagata,
ni aina zahartzerako
ohituko zera ta-. (bis)

Sasiain:
Ohitu beharra daukat
hontara nolanahi,
begiak goitik behera
eginak dauzkat blai;
senarra itsasora
barku baten artzai,
ta denbora luzean
egon behar dut zai,
ogia jateko ez dut
hainbat sufritu nahi
(ogian truke ez dut
hainbat sufritu nahi).

Euzkitze:
Negarrez hasi zera
nere aldamenean,
zer samin ote dago
zure barrenean!
Errepara ezazu
nere esanean:
nahiz sufritu urruti
doakidanean,
gehiago maitatzen dut
itzultzen danean. (bis)

Sasiain:
Nik ere maiteko dut
aitortzen dut, hara,
beti baita gogorra
lanaren bolada,
ta langintza horrekin
dauka hainbat traba,
bainan gu ere pozik
izan behar gara,
maitasunan txalupa
itotzen ez bada. (bis)

Euzkitze:
Begiez gain bihotza
tristuraz bustia,
urrun baitoakizu
senartxo eztia;
baina ez zaizu komeni
lur jotzen hastia,
pentsa zazu iluna
ez dela guztia,
ekaitzaren ondoren
dator eguzkia. (bis)

Sasiain:
Ni berekin juango naiz
"adio" esanez,
luzaro bizi nahi dut
beraren laztanez.
Batasuna hartu gendun,
segi harremanez,
zertan negarrez egon
"han banitz" esanez,
eguzkian eguzkiz
bizi nahi nukeenez. (bis)