Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S.Lizaso:
Berehalaxe hausiko dira
guk ditugun harremanak,
ikusirikan, ene laguna,
zeurekin dituzun planak.
Azken batean berdin zerate
zuek kazetari danak...
lau haizetara zertan zabaldu
nik konfiantzan esanak? (bis)
J. Enbeita:
Nik sentitzen dut, ene laguna,
atsekabe hau emana;
nik ez nekien horrelakoa
zenik zuk zenuen plana.
Ez al dakizu nolakoa den
kazetari baten lana?...
Denentzat argi jartzea baita
ilunpetan dagon dana. (bis)
S. Lizaso:
Zeure burua justifikatzen
ez zaitez hemen nekatu.
Laguna zinen, (usten nuen), da
faltso bezela jokatu.
Nik sekretoa eskatu nizun,
zuk berehala ukatu;
gaurtik aurrera pentsatuko det
zeni eta zer kontatu. (bis)
J. Enbeita:
Beraz zuretzat beharko nuke
nik lanbidea eskegi,
ta sekretoak zuri entzuten
beti patxaren eseri.
Ilunpetako autu-mautuan
ezin duzu hola segi,
beti kritikan ibili gabe
eman behar da aurpegi. (bis)
S. Lizaso:
Nik jarri nizun baldintza zendun
isilik gordetzekoa;
agindu eta ez dezu bete,
hori da azpijokoa.
Lagunak ginen, horregatikan
nahigabez daukat kolkoa.
Zuk hitza sobre daukazu, baina
ez zerade hitzekoa.(bis)
J. Enbeita:
Hitza sobera zeuk bai daukazu
zure urrezko mokuan,
horrexegatik ikusten duzu
orain ondra arriskuan.
Beti zabiltza zirika nahian
ilunpetako txokuan,
hizketan hasi beharra duzu
tokatzen zaizun lekuan.(bis)