Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Xabier "Euzkitze"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Actuación
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Mendizabal, Mikel
Xabier "Euzkitze"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Osagilea edo medikua zara zu, Euzkitze, eta zu Mikel bertsolaria. Lehen kanporaketak jokatzerakoan pastila batzuk eman zizkizun medikuak eta aise pasa zenuen. Orain, finalaurrean berriro zoazkio pastila eske.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Xabier "Euzkitze"

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Xabier berez zera
sendagile fina,
lehenago izandu det
zure eragina;
berriz eman zaidazu
lehengo aspirina,
ia egiten didaten
efekto berdina. (bis)

Euzkitze:
Lehengo efektoa
nahi duzu hain zuzen,
lehen kanporaketa
ongi joan baitzen;
nahiz nik pastilak eman
lasaitu zaitezen,
kontsulta baten zaude
baina ez Lurdesen. (bis)

Mendizabal:
Ez dut nahi miraririk
hemen eskatzea,
baina ez dut ikusi nahi
zerrenda atzea.
Berriz ere joan nahi dut
zerbait probatzea,
ez baitzait asko ajola
piska't drogatzea. (bis)

Euzkitze:
Zuk droga nahi baduzu,
zer erremedio!,
eskean ari zera
serio-serio;
barruak lasaitzeko
dituzu propio;
txarrak mejoratzeko
ez dute balio. (bis)

Mendizabal:
Txapelketan harturik
aurtengoan parte,
finalerako behar dut
hainbeste bertute,
ta afari haundi bat
egingo genuke
zuk eskeini didazun
laguntzaren truke. (bis)

Euzkitze:
Zuk ez ninduzun ba ni
hartuko begitan!
Gaizki mintzatzen zera
hirutatik bitan.
Oraingoa ez zenuen
esango egitan;
dirutan kobratzen dut
ta ez afaritan. (bis)

Mendizabal:
Gora igo nahi nuke
hemen eskailera,
eta ahal dala sartu
noski finalera.
Ordainduko dizkizut
guztiak batera;
propina izango da
horren arabera. (bis)

Euzkitze:
Pastila hauen kontuan
auzia egonik,
afari txoroekin
nik ez dut nahi bromik;
zutaz gainera badut
txit bezero onik:
Lizasori berauek
saltzen dizkiot nik. (bis)