Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Nombre de la estrofa:
Neurri luzekoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertso kantari gaur igaro det
oso momentu larria;
zure txaloak gaurkoan ziran
neretzat indar berria;
lehen hestu nengon ta orain lasai,
hau da nere aldarria:
Zu zaitut poz iturria,
egin baidezu irria. (bis)
Ni ziur nago, aseko dezu
maitetasun egarria:
xarmangarria zerorri zera,
Kattalin maitagarria! (bis)
Gaurko saioa emango zuten
hortikan hainbat irratik,
gogor txalotu nauzula zuk gaur
ederki asko badakit;
oain telegrama zu zeuk bidali,
ez daukat ezeren faltik.
Begira zeunden zu hortik,
hementxe berta-bertatik. (bis)
Nere eskerrak zuretzat dira
entzun zaidazu zergatik:
bertso-saioan txalo ta ohiuz
ni animatzeagatik. (bis)
Piztia ere inoiz edo behin
galdu izan da basuan,
ni ere hola jartzen naiz sarri
zerbait botatzerakuan,
bainan guztiak ahaztu zaizkit
zer telegrama eskuan;
oso modu erosuan
horrek idatzi baitzuan. (bis)
Une honetan ni murgildu naiz
zorianan itsasuan;
detailetxo hau ez det ahaztuko
nere bizitza osuan. (bis)