Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Nombre de la estrofa:
Neurri luzekoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eserleku bat estatikoa,
ezin naiz joan inora,
bainan hala ere nekatuentzat
atsedana da mejora.
Asteburuan zer ikusten dan
orain behar dut gogora,
ni egoten naiz gustora
eta zergatik aztora? (bis)
Igande goizez, bakar bakarrik
pasata hainbat denbora,
hiru amona etortzen zaizkit
meza entzun da gerora. (bis)
Bazkalondoan zer gertatzen dan
orain konta nahi nuke,
nahiz ta pisutan ez dadukaten
goizetik hainbeste neke.
Senar-emazte haur batzurekin
nere inguruan jo ta ke,
amatxo patxada eske
hiru goxokiren truke. (bis)
Baina haurrentzat bankuak ez du
behar hainbeste bertute:
igo ta jeitsi bere oinekin
guztia zikintzen naute. (bis)
Arratsaldean eguzkia da
piska't itzaltzen hasia,
eta orduan nabaritzen dut
ikuskizun nahasia:
neska ta mutil nigana etorri,
horretxek dauka grazia;
saltoa edo jauzia,
ez da gauza itsusia; (bis)
nere gainean egiten dute
maite duten kutizia.
Pena bat daukat: gertatzen dana
ondo ezin ikusia. (bis)