Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Urdangarin

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Actuación
1997-11-02 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Urdangarin, Jose Luis
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Orain dela gutxi jakin zenuen HIESa duzula eta zure lagunmin bati kontatu zenion; harrezkero, ordea, ohartu zara ez dizula lehen bezala begiratzen.

Descripción

Melodia
Gogoan daukat ez du aspaldi
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Urdangarin

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Dirudienez azken aldian
badaukat birus bilduma.
Senda nahiean hasi naiz baina
alferrikako jarduna;
nere bizitza azkenetan da,
horra gauza ezaguna,
ta zuk ordea jartzen didazu
horren kopeta iluna;
halakoetan ikus daiteke
nolakoa dan laguna. (bis)

Txikitatikan nere ustez behintzat
nere laguna zera zu;
gure herrian topatu degu
HIESaren hainbat kasu.
Zuk nahi badezu aurrerantzean
ospa egin dezakezu;
ez dakit nolaz egin dizudan
horrenbeste enbarazu,
zure beharra gehien nuela
bizkarra eman didazu. (bis)

Dirudienez nere ondoan
ez zabiltz guztiz ondradu.
Adio lagun ta betirako
ondo agurtuak gera gu;
kontuan hartu zure laguna
dezula erabat saldu.
Ene laguna zure lotsarik
ez badezu guztiz galdu,
nere aldeko hiletatara
ez zaitez arren azaldu. (bis)