Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Actuación
1997-11-02 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Maia, Jon
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuri, Jon, hogei urte bete berriak dituen Aitor zure semeak ezkontzeko asmoa azaldu dizu. Zeu ere adin horretan ezkondu zinenez, zerbait esan nahi diozu.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia
Kontseju bat nahi dizut
semea bialdu,
zure inuzentzia
ez baitezu galdu;
oraindik hainbat gauza
behar dezu landu,
eta garbi diotsut:
ez zaitez ezkondu!
Aguroegi baino
hobe da berandu. (bis)

Sarriegi
Azaldu dedanean
nik nere asmoa,
gustatu ez zaizula
baneukan susmoa;
aita, hau ez da nahia,
hau ez da gogoa,
maitasuna da aita,
entzun arranoa!
Asko maite det eta
ezkontzera noa. (bis)

Maia
Ezkontzeko badezu
nahikoa umore,
nahiko konbentzimentu
ta nahiko balore!
Eta maitasuna da
pertsonen ondare;
bera maite badezu,
dudarikan gabe
berdin maiteko dezu
geroago ere. (bis)

Sarriegi
Maitasuna ez denez
horren hitz hutsala,
asko maite det, aita,
ez al da normala?
Jakinik zu lehenago
berdin zenbiltzala,
ezezkoan hor zaude
hola eta hala,
ez dezu ba esango
damutu zerala? (bis)

Maia
Damutu naizenikan
ez zazula uste,
amarekin pasa det
makina bat urte!
Ta oraindik hor nabil
maitasunan eske,
hala ere hor kontuz
ibili zaitezte!
Orain ez uste arren
damutu zaitezke. (bis)

Sarriegi
Nere ustez egin det
aukera onena,
hortarako bildurik
behar dan kemena;
eman nahi nuke nere
pauso haundiena,
baina ez noa pozik,
esan nahi det dena,
onespena nahi baitet
eta ez baimena. (bis)