Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Actuación
1997-11-16 Bera Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Andoni, irakaslea zara. Ikastetxeko komunean zigarro bat-edo erretzen harrapatu duzu Loidisaletxe II, zure ikaslerik txintxoena.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Disimuloan hor irten zera
gaurkoan klase ostera,
ta komunean topatu zaitut
alde batetik bestera;
bota ezazu zigarrilloa
horko lababu ertzera,
hori ahotan daukazulako
haundiagoa ez zera. (bis)

Loidisaletxe II
Irakaslea gaur errietan
hemen zait neri hasia,
uste ez zuen gauza da nunbait
komun honetan pasia;
sartu da eta hor ikusi du
komuna keaz josia,
matematikak bezela hau're
dizut zuri ikasia. (bis)

Egaña
Ni soldadutzan zigarrillo bat
erreaz hasi aurrena,
ta lanpostuan pakete erdi bat
erretzen nuen hurrena;
gaur lau pakete xahutzen ditut
egun batean barrena.
Horixe dezu ikas litekeen
biderketarik txarrena. (bis)

Loidisaletxe II
Bide txarrean sartu ote naiz
nahiz izan mutil formala?
Alde batetik kezkagarri da,
beste batetik normala.
Gogoratzen naiz ilustre batek
honela esan zuala:
gauza txar dana ahal baldin bada
erre egin behar dala. (bis)

Egaña
Neuk esan nuen esaldi hori,
neurea da gogoeta;
ikasle honek azkarra da-ta
buruan zeukan gordeta.
Hain gaztetatik sartzen badezu
ke beltz hori biriketa,
gutxi barrura iritsiko da
zure autobirrinketa. (bis)

Loidisaletxe II
Honek zioen kontseju hori
egitazkoa ote da?
Bere aldetik noa ni ere
orain hauxe esatera:
ta aizu maixu, Ducados bana
gu biontzako atera,
horiek erreta gero klasera
joango gera batera. (bis)