Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Actuación
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bizilagunak zarete zuek. Beste askotan bezala, gaur etxeko atarian topo egin duzue. Sebastian S.Lizaso txikiteotik zatoz eta Jexux Mari Irazu alkoholaren ondorioak aztertu dituen hitzaldi batetik.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso
Bizitza hontan izaten degu
noiznahi aukera ugari,
eta bakoitza bere bidetik,
sarri hori gera ari;
gaur zein nundikan etorri geran
ez ote dago nabari?
Zu oso triste etorri zera
eta ni berriz kantari. (bis)

Irazu
Kantari zatoz eta pozikan
aitortu dezun moduan,
alkoholak jota nahiz ta jendia
gaizki dabilen munduan,
arratsaldetan txikiteoa
baizik ez dezu buruan;
nere hitzaldira juan bazina
askoz hobeto zenduan. (bis)

S.Lizaso
Zuk animoak hotz daduzkazu
ta nik berriz bero-bero,
hiru-lau trago afalaurretik
ohitura dut egunero;
zure gisara nik etsitzerik
arren ez zazu espero,
gauza guztiak ongarri dira
neurria hartu ezkero. (bis)

Irazu
Pozik zabiltza, denborarekin
itzali leike irria,
alkoholismoa gizarte hontan
hain da arazo larria!
Zeure eskusa beti bezela
merke didazu jarria,
baina badakit zein izaten dan
eguneroko neurria. (bis)

S.Lizaso
Erabakia norbere esku
ez al daukagu gaurkoan?
Sermoiarekin horren urruti
mesedez ez zaitez joan,
"denborarekin itzali baietz!"
esana zaude alboan;
surikan ez da inoiz itzaltzen
alkohola botatakoan. (bis)

Irazu
Halare zure sententzi hori
ezin liteke omendu,
pixkanaka hasi ta azkenean
bizioraino gailendu;
haseran hartu nahi izaten da
eta gero ezin kendu,
surikan ez da itzaltzen baina
gorputza erre egiten du. (bis)

S.Lizaso
Gorputza pixkat erretze hori
ez da izaten kaltean;
esango dizut lehen neuk esana
beste egunen batean:
"asko ta asko usteltzen dira
sartu ta gero lurpean,
eta nik berriz usteldu nahi dut
bizirik nagon artean". (bis)

Irazu
Neronek ere bizi nahi nuke
baina ez alkohol hutsean,
ez dago zertan beti egonik
bizimodu zorrotzean;
oaindik negana helduko zera
burumakur hotz-hotzean,
orain izena daukazun hori
anonimo bihurtzean. (bis)