Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-11-23 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Actuación
1997-11-23 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuk, Iñaki amak, zeure semeari kondoiak eman egiten dizkiozu beharrik badu erabiltzeko. Sebastian amarentzat hori gehiegizkoa da.

Descripción

Melodia
Txoriak eta txoriburuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1997-11-23 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua
Realidadeai ama moduan
nik ezin eman atzerik,
ez nuke nahiko nik familian
ustegabeko trantzerik;
ez nuke nahiko gure etxean
zorigaiztoa sartzerik;
ez nuke nahiko maite dudana
SIDAz kutsauta hiltzerik. (bis)

S.Lizaso
Semeari kondoiak emanaz
nolako ama ausarta!
Barkatu baina jokabidea
ez da neretzat aparta;
eskuan hartu mutil koxkorrak,
makina bat zalaparta!
Laguna ere zeuk ematea
besterik ez dezu falta. (bis)

Murua
Aizu laguna zu ere zera
zeure semearen ama.
Ahal banu behintzat laguna ere
baietz bildu beregana!
Aurrerakoia izan nahi nuke,
hori da nere afana,
hark haseratik goza dezala
nik gozatu ez dudana. (bis)

S.Lizaso
Aurreraegi joan nahi duna
atzerako ohi da sarri,
zure bizitzak semeanakin
ez baitu hainbat lokarri.
Nahiz ta kondoiak izaten diran
segurtasunan oinarri,
aukerarikan ez duen arte
tentaziorik ez jarri. (bis)

Murua
Nere semeak badu aukera
ta ez du sexurako izu,
bainan batetik gaixo txar batek
sortzen du hainbeste mezu!
Nere jokera gaizki hartuta
kritikan zorrotz zaude zu,
zure alaba haurdun uztean
berdin esango al dezu? (bis)

S.Lizaso
Berriro diot horren presaka
ez zaitezela abitu.
Zuk semeari egindakoa
ez zat ongi iruditu;
hura ezin leike kondoiarekin
horren eroso aurkitu,
hamabi urte bakarrik dauzka
ta urez beteko ditu. (bis)