Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maia
Adelantutan dago
gure zoriona,
baina zaharrek dute
arazo sakona.
Zenbat alditan esan
behar dut hor dagona
telebistan mandoa
ez dela amona. (bis)
Egaña
Zazpietan neukanez
meza dotorea,
bostetan esnatzea
neretzat hobea;
honek ez du uxatu
nere logurea,
ez dabil ondo zure
despertadorea. (bis)
Maia
Amona egina zait
neure gauzen jabe,
gainera jokatzen du
izenaren pare;
batera ta bestera
hor dabil herabe,
hitz egin dezakezu
zeu mugitu gabe. (bis)
Egaña
Zure trepeta honek
bazuen bai sona,
baina eroturikan
dabilki amona;
zure traste hau ez da
bate traste ona,
kirkil bat ematen du
gaixorik dagona. (bis)
Maia
Nere amona dago
jada nahiko mehar;
galduta ibiltzen da
pasilotan zehar;
telefonoak "ring, ring"
eta berak dar-dar,
hortik hitz egiteko
ez da orraztu behar. (bis)
Egaña
Beraz, dexentea da
trepetan konduta,
beste aldekorikan
ezin aditu-ta,
hementxe ari nintzen
indarrak ahituta,
orain segi behar det
ruloak kenduta. (bis)