Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-11-01 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Juan Mari Narbaiza

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Actuación
1997-11-01 Getxo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Narbaiza, Juan Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuk, Juan Mari nagusiak, etxegintzarako egurrak ekarri zenituen atzo. Unai langilea, gaur goizean hotz handia zela-eta, egundoko sua eginda haren ondoan aurkitu duzu.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1997-11-01 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Juan Mari Narbaiza

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Narbaiza
Hemen daukat faktura,
hemen daukat nota,
diru asko gastatu nun,
hori det gorrota;
teilatuko egurrak
zuk sutara bota,
neuk berotuko zaitut
bizkarrean jota! (bis)

Iturriaga
Hotz galanta genduen,
hiru zeropeko;
zu zeu ere ez zabiltz
moderno antzeko,
egurra ez da ona
etxeak eiteko,
hormigoia izan balitz
ez nukeen erreko! (bis)

Narbaiza
Baserrian hormigoi
guk ez degu jartzen,
hargatik saiatu naiz
haritzak ekartzen;
moteil, errez zendukan
gorputza berotzen:
aizkora hartu eta
enbor horiek lantzen. (bis)

Iturriaga
Kontratista mafioso,
bere hortan dirau,
ta azkenerako ni neu
haserre jarri nau,
atzeratuko dala
bi hile edo lau,
beste fraude bat baino
ez da izango hau! (bis)

Narbaiza
Andaluz itxurakin
tipo txarra dauka,
bizi guztian dabil
nagusian aurka.
Orain fraude kontuan
nahi dezu burruka?
Zeuk sutan erre eta
neretzako kulpa. (bis)

Iturriaga
Berandu eman didazu
nagusi abisu,
ez zaitez jarri orain
haserre ta izu;
tontoa ere ez naiz
zeuk be badakizu,
Expon irabaziak
margena uzten dizu. (bis)

Narbaiza
Hitz potolo ugari
jakitun modura,
baina ez zait gustatzen
kinkien itxura;
ikuste al dezu goian
dagon poste hura?
Habe bat jarri nahi det,
zoaz teilatura. (bis)

Iturriaga
Badakizue obra
zelan izaten dan:
goizeko hotzak jota
buruakin teman,
eskabadorai ere
gasoleoa edan,
sua piztea asko
kostatzen zitzaidan. (bis)