Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Actuación
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Lopategi, Aritz
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Aritz, Baionako lantegi bateko nagusia zara eta Maialen zure langilea. Asteko lanorduak hogeita hamabostera murriztu direla-eta zuen artean bada eztabaida franko.

Descripción

Melodia
Iparragirre abila dela
Nombre de la estrofa
Neurri berezikoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Neurri berezikoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Lopategi
Lehen berrogei bat ordu egiten
hortxe zenbiltzan jo ta su!
Aldaketa honek ekar ditzake
uste ez hainbat arazu;
hogeita hamabost ordu
jarri beharra daukagu,
zer esanez zabiltza zu?
Lan gutxiago ein beharko duzu
eta ze kexa daukazu? (bis)

Lujanbio
Nagusi hauek ari omen dira
beti beren ahaleginez,
euren patrikak bete dituzte
txeke txuri ta propinez.
Nagusien modura
dezu nahiko ardura,
baina utzi nauzu minez;
irabaziak igoko dira,
langabezia jetsi ez. (bis)

A.Lopategi
Gobernuaren legea da hau
egia garbi esanik,
eta guk ezin atzera egin
hori horrela izanik.
Horrela dago baina
segitu, alajaina!
Eta esango dizut nik:
ez zazu pentsa lehengo moduan
kobratu behar duzunik. (bis)

Lujanbio
Leheno bezela kobratu ezik
dagona hartu beharko,
beti bezela gu langileak
zapalduta gaudelako.
Nagusi bihotz gabe,
ez zabiltza dotore
ta ez zera portatu bapo,
elkartasuna patrikarekin
bakarrik daukazulako. (bis)

A.Lopategi
Lehen bost egun lan egiten zan
eta bi egunetan jai,
baina horretan jarrai dezagun
gobernu honek ez du nahi;
hainbeste langabetu
nahi ditugu hobetu
eta egon zaite alai,
lana banatu egingo baita
eta soldatak ere bai. (bis)

Lujanbio
Nagusi baten harrokeria
geratu da nabarmena,
lehenago ere ederki daki
berak agintzen duena.
Hor da langabezia,
gu danon minbizia,
nik ezagutzen detena,
eta soldata banatuko da
zurea ez besterena. (bis)