Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
Nombre de la estrofa:
Neurri berezikoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S.Lizaso
Sendabidea badaukagula
entzun det aurpegi alaiz,
Ameriketan sendatzen baita
hemen ezin dan zenbat gaitz;
eskatu kreditua,
presaka abitua,
iritsi nahi nuke garaiz,
eta ordaintzen ez daukat lanik
aurretikan hiltzen banaiz. (bis)
Iturriaga
Lehenago ere egin izan dut
makinatxo bat ahalegin!
Baina gauzarik ez da aldatzen,
barruak beti dagi min.
Ez da segurtasunik,
asmorik gaur ez dut nik,
hemen geratzen naiz berdin,
hil hurreneko minbizi txar hau
bizimin bihurtu dadin. (bis)
S.Lizaso
Bihar goizean da hegazkina,
aireportura azaldu,
azken aukera bezela baita
zirrikitu hau zabaldu.
Atoz lagun nirekin,
muzinikan ez egin,
kezka guztiak bialdu,
aproba behintzat egin dezagun,
zer galdurik ez daukagu. (bis)
Iturriaga
Galdu liteke familia ta
galdu liteke babesa,
etxetik kanpo hiltzea ere
ez da asunto erreza.
Har zazu hegazkina,
niretzako berdina,
joango naizenik ez pentsa!
Lehenago ere sarri huts izan da
Amerikako ametsa. (bis)
S.Lizaso
Aukera behintzat izan dezula
nere hitza da lekuko,
ta ezetzean zu hasi zera
berria jakin orduko.
Ni banoa hemendik,
zuk ez daukazu planik,
beraz bidaiari uko;
ez zaitez joan, etsita zaude
ta ez zera sendatuko. (bis)
Iturriaga
Ez nago etsita baina heriotza
neronek nahi nuke presta,
eta zu berriz Ameriketan
"nork sendako nau?" galdezka.
Dena da gezur hutsa,
dena zakurran putza!
Neri laguntzaik ez eska,
nere lagunen babesa baino
sendagai hoberik ez da. (bis)