Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi
1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi
Nombre de la estrofa:
Neurri luzekoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendia eta basoa beti
izan dut oso atsegin;
ai, ene, zenbat ahalegin
egin ditudan Aralarrera
puntara igoaz arin! (bis)
Hainbat arbola sartuagatik
bizirik mantendu ezin,
baina han idatzi dut fin,
eta hara zer ipini dudan
argiro gelditu dadin:
hemen Aritzek landatu nau ta
kontuz ni apurtzearekin. (bis)
Sarri askotan etortzen bainaiz
ni Aralar ingurura,
hau da nire abentura,
eta zuhaitzak bertan sartzea
hartu nun neure ardura. (bis)
Baina tamalez denek ez dute
holaxe mantendu gura;
zaindu dezagun natura!
Ta entzu'idazue zabiltzatenok
hemendik pizti modura:
guk ez badugu natura zaintzen
zeinek zaindu behar du ba? (bis)
Ohitura hori hartu nuen behin
eta ez nuke nahi eten,
nahiz ta ez den errez izaten,
gau ta egun nabil natura zaindu
behar dugula esaten; (bis)
eta arboletaz ematen ditut
ez dakit zenbat azalpen!
Bat sartu nuen behin baten,
baina jentuza klase horrengan
ez dut askorik sinesten,
eta hilero etorriko naiz
nola dagoen ikusten. (bis)