Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Actuación
2009-10-11 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Maddalen
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Asteko erosketa egitera joan zarete elkarrekin. Ordaintzeko garaia heldu denean, orgatik gauzak kentzen hasi behar izan duzue.

Descripción

Melodia
Uso zuri bat inguratu zait A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arzallus

Nahi genituen gure eltzean
babarrun batzuk egosi.
Ehun euroko erosketa da
dendakoa ez da nahasi
eta nik azken hilabetean
ez dut ezer irabazi.
Hamar euroko billeteekin
ezin da ezer erosi.

J. Soto

Hamar euroko bat daukazu ta
ni're nabil berdin-berdin
karroa hartu ta pasiatzen
ari gara berarekin.
Baguette goxo bat erosi dut
horren luze ta horren fin
baina gaurkoan nahikoa izango
dut atzoko ogiarekin.

M. Arzallus

Atzoko ogia izango dugu
ta baita esnea ere
dirurik asko ez daukagula
esan dizut lehen xuabe
eta
espuma
hartu duzu zuk
ene Julio ze grabe!
Bi astez ezin al zara egon
bizarra afeitatu gabe?

J. Soto

Espuma
erosi dut, bat, nahiz eta
apalean zegon sorta
beharrezkoa dut ta ez zaitez
horretaz hasi mokoka.
Bizarra txukun jarri behar dut
ez baldin badizu inporta
pose onakin joan nahi dut-eta
Arriagara bertsota.

M. Arzallus

Eta gainera eman nahi duzu
sekulako ezustea
baina ezin da ta hobe dugu
uztea bat ta bestea.
Ezinezkoa egiten zaigu
hemen ezer erostea.
Hobe genuke ate ertzean
musika jotzen hastea.

J. Soto

Baina ez ditugu kontrolatzen guk
doinu, nota ta kantuak
beraz saihestu behar ditugu
horrelako lamentuak.
Hamar euroko bat nahikoa da
atera ezkero kontuak
soilik hartuko bagenituzke
behar ditugun produktuak.