Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Actuación
2009-10-24 Laudio Txapelketa
Gai-emailea
Altuna, Lierni
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Onintza
Martin, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Alakrana itsasontziko bi marinelen familiartekoak zarete. Egunak aurrera doaz, eta etxekoak ez dira etxeratzen.

Descripción

Melodia
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita

Ontzia sartu ta itsasora
joan ziren denak aurrena
ta piratekin topo eginda
sortu da mila problema.
Nahiz ta bihotzak ziurtatu sarri
ondo egongo direna
zeozer egin nahi ta ezina
da sentsazio txarrena.

J. Martin

Antza nahi dute itsasoaren
gainazala kontrolatu
baina itsasoa beti da aske
ta olatuak olatu.
Politikoak omen dabiltza
saiatu eta saiatu
baina jendean biziarekin
ezin da negoziatu.

On. Enbeita

Baina itsasoa itsaso izan da
berdin orain eta lehen
ta hori geure senide hoiek
jakingo dute ondoen.
Politikoak ez dakit ondo
nik zeri begira dauden
behin honezkero igeri ere
ekarriko genituen.

J. Martin

Baina marrazo gehiegi dago
ur hoietan ez da giro!
Elkartzen gera ta albisterik
ez da iritsi berriro.
Negar malkotan urtu ohi gera
badegu nahiko motibo
ta itsaso bat birsortzen dugu
elkartzen garen aldiro.

On. Enbeita

Gau asko dira lo egin gabe
haginka barruko harra.
Elkartzea da antza guk egin
genezakeen bakarra.
Armak eskatzen hor hasi dira
hori omen da indarra.
Ze tristea den langile soilek
armetara jo beharra!

J. Martin

Animalitan arriskutsuna
izan leike alakrana
gorputza dauka gotorra eta
pozointsua du buztana.
Nik egunero egin izan dut
kaira joateko plana.
Laister etxean egongo zara
ta eutsiozu laztana!