Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Urtebete bat pasa da baina
oraindik ez nago lasai
gaur da eguna epaitegira
sartzeko izerdi hotzez blai.
Ama den harek umetokia
besten bizitzen bizigai
nere semean ama naiz baina
neska harena ere bai. (bis)
B. Gaztelumendi
Gure semea zen joaten zena
guri helduta parkera
txikia zela zeuzkana hiru
urte ta mila galdera.
Ez dit ardura zenbat urtean
dijoan ziegara bera
nere semea ere hil baitzen
neska harekin batera. (bis)
M. Lujanbio
Hil zen semea ta hil ginen gu
egun hortan juan zen dana
orain arteko gure historia
kolpez bihurtu zen drama.
Hala're badet kezka sakon bat:
gu gera aita ama
hari erne zaion amorru hura
hari guk erein izana
hari erne zaion amorru hura
hari guk erne izana.
B. Gaztelumendi
Esaten nion "Hitz egin asko
eta borrokatu gutxi
inoiz ez zazu etsi nahiz dena
nahiko beztuta ikusi".
Ja hemeretzi urte baditu
dagoeneko da nagusi
eta neska bat hala tratatzen
nik ez nion erakutsi
eta neska bat hola tratatzen
nik ez nion erakutsi.
M. Lujanbio
Ikasiko zun ordun kanpoan
zegon denbora apurrean.
Kontuak kontu neskaren ama
distantzia laburrean...
Eska dezaket errukia edo
belaunikatu lurrean
baina "Barkatu" ze hitz hutsa den
heriotzaren aurrean! (bis)
B. Gaztelumendi
Bere argazki guztiak bota
behar ditugu ta punto
epaiketatik berriz etxera
gu inguratu orduko.
Amarengana barkamen eske
alperrik inguratuko
neri gertatu izan balitzait
ez bainuen barkatuko. (bis)