Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Actuación
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Hirurehun eurorekin irten zara etxetik, eta ezer gabe itzuli zara berriz.

Descripción

Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Teniseko pilota hok
gora eta behera dabiltz
artekariek azpitik
so egiten dute irriz.
Haseran Aimarren alde
jokatu det kontu handiz
baina gero asperturik
nago jada Retegi Biz
dirua galdu ta galdu
ta ezer ez irabaziz
sarritan jokatu ohi det
era hontan arinkeriz
ta gaur beti bezelatsu
nahastuko nintzen neurriz.
Pilotaleku batera
ez naiz etorriko berriz.

Galdu nuen gaueroko
ardo eta patxarana
galdu nuen baserria
eta galdu nuen lana
galdu nuen burua ta
nere emazte laztana
galdu nuen familia
galdu aita eta ama
galdu nuen neukan hura
soilik gelditzen zait drama
galdu nuen semetxoa
dena eman diodana
galdu nuen bizi hontan
inporta zitzaidan dana
eta trukean zer izan
da irabazi dudana?

Famili normala ginen
zoriontsua tarteka
parkean ibiltzen ginen
umearekin lasterka
andrea ere zegoen
ta maitasunez beteta
baina hartu nuen dena
urrun bidaltzeko beta.
Sarri esaten zidaten
"Jokua ez da errenta"
baina hain da tentagarria
apustuen erruleta
ta berriro egingo det
mundu ilun hontatik buelta
bizirik sentitu nadin
modu bakarra da-eta!