Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Actuación
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuen ama gaur irtengo da anorexia gaixotasunetik sendatzeko zentrotik. Hirurentzako bazkaria prestatzen ari zarete.

Descripción

Melodia
Aresoarren bandera
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Gure amak ze gaitz grabe
eta guk ze atsekabe!
Itxuran miran ia ez zala
berrogeiren jabe...
Lehenik pure bat xuabe
gero arraia; hala're
astiro-astiro joan gaitezen
baina etenik gabe. (bis)

A. Arzallus

Urteetako palizan
buelta hartu du balizan
ta orain garai berri bat hasten
dugunez bizitzan
arrai pixkat bere ditxan
asko ez, betiko gisan
berak ere ezetz esan beharrik
ez dezala izan. (bis)

M. Lujanbio

Guazen beraz pausuz pausu
amari eginez kasu.
Animo ama proba itzazu
kutxaraka batzu
ispilua're hor daukazu
andre ederra zera zu
ispiluari gezurra zuk zeuk
esaten diozu. (bis)

A. Arzallus

Ene zenbat korapilu
platera eta katilu
ispiluaren aurrera juan ta
bi begien brillu...
Baina ze ispilu istilu!
Ze arma ta ze iskilu!
Gaurtik aurrera gure begiak
dituzu ispilu. (bis)

M. Lujanbio

Denborak aurrera darrai
garai batean nolanahi
esaten zigun "Bazkaritan ez
ba meriendatan bai!".
Lana da sinistea ai
lana da egoten lasai
gu bioi jaten eman zigunak
ez duela jan nahi! (bis)

A. Arzallus

Ez zazu egin zalantza
irauliko da balantza
nik hartzen diet Eguberri zahar
pasatakoen antza.
Ama hor daukazu saltsa
jan lasai ta hartu hatsa
baina hori bai bukatu aurretik
ez zaitea altxa! (bis)