Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maddalen Arzallus

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Actuación
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren
Arzallus, Maddalen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gerra garaian, haurrak zinetela, Errusiara eraman zintuzteten, eta han bizi zarete harrezkero. Jaurlaritzaren gutun bat jaso duzue orain, omenaldi batean parte hartzeko.

Descripción

Melodia
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maddalen Arzallus

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arzallus

Gerra garaitik pasatu dira
nik ez dakit zenbat urte
nere herria ahaztu nuen
ta ahaztu duzu zuk'e.
Nere ustetan ideia ona
denik Miren ez dut uste:
Errusiako zoko batean
ahaztuta izan gaituzte.

M. Amuriza

Sobre-arekin batera ireki
dugu gure iragana
ta oroitzapen bat edo beste
itzuli da niregana.
Joan ezkero lorez ta eskaintzaz
jantziko digute dana.
Nahiago nuke bertan baleude
gure aita eta ama!

M. Arzallus

Aita ta ama ez dauzkagu han
soilik euren hilarria
horrexegatik ez dut gustuko
eman diguten berria.
Orain hemengo odola daukat
hau da nere aberria
maite dut baina iraganean
gorde dut Euskal Herria.

M. Amuriza

Nobela baten sartu liteke
bizi dugun egoera.
Euskal Herritik Errusiara
iritsi ginen batera
baina nik hartu nahi dut berriro
bueltan joateko aukera
eraman ezin izan genien
lore sorta eramatera.

M. Arzallus

Nik ere joan nahi nuke baina
daukat itzuli ezina.
Entzun dudanez han Gobernua
ez da lehengo berdina
ta aldaketa batzuk egiten
saiatzen dira jakina
gutun batekin ez da konpontzen
lehen egindako mina.

M. Amuriza

Gutun batekin ez da konpontzen
nahiz den aukera itzela
baina duela urte ugari
bukatu omen zen gerla.
Joan gaitezen Euskal Herrira
ta han jarraitu nobela...
Guk behintzat ahaztu ez ditugula
denek jakin dezatela!