Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Bautista Madariaga, Jon Mugartegi
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Bautista Madariaga, Jon Mugartegi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Madariaga:
Ai, Mugartegi, nere ibillerak
ordu (b) onetan eztira
pentsa bezela gertatutzia
modu guztiyak gaitz-tira;
gaur egunean ibiltze ori
nere iritziz garestira,
zure kotxian eamango al nazu
Bilbaotik Donostira?
Mugartegi:
Eskabidean datorren bati
ez diot ezer ukatzen,
kotxe barruan ibilitzen naiz
ta enaiz asko nekatzen;
onek bidean besoa jaso,
eta asi naiz geratzen,
neska galdu bat ote.zeraden
asia nago pentsatzen.
Madariaga:
Nere iritziz gaurko munduba
eztu ezagun jendiyak,
bein bear eta gertatu zaizkit
neri olako aldiyak;
atzo agindu eta gaur iges
nere nobiyo aundiyak,
bide onetan tratua iya
gaur egiten degun hiyak.
Mugartegi:
Neskatxa, ez det ontzat artutzen
gaurkoan zure esana,
gustora egingo dizut serbitzen
nik egiñ al detan dana;
nobiyuakin bizi zeraIa
agertzen dezu afana,
neregatikan libre zagoz da
juan lenguarengana.
Madariaga:
Lenguak tranpa asko zaukala
asi naiz manifestatzen,
zazpi urtian ark maleziyan,
ez naiz ibilli jostatzen;
zure kotxia, zu majuago,
gaur zutikan naiz jostatzen,
pentsa, neskatxa gaztia naiz, nik
pinturez ez det gastatzen.
Mugartegi
Neskatxa gazte polita zera
baña dana alperriko,
zer uste dezu: ez dizutala
zer zeraden igarriko?
zure eskuan biurturikan
ez nazu errez jarriko,
lengoa ona izan balitza, zu
etziñaden etorriko.