Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gauz asko dira onak munduan
ta bat goratu bearra,
naizta eraman neke samarrez
ta bizi-modu baldarra;
uxatu'izkagun kezka guztiak,
kendu barruko dardarra,
eta gure arpegi auetantxe
azalduaz irriparra.
Bost milla euskaldun bildu gera ta
ez dezagun izan penik,
alaitasunez izan gaitezen,
au eskatzen dizutet nik;
emen eztago euskera zarra
maite eztun andre-gizonik,
irriparrea ez dan tokian
ez da egizko zorionik.