Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aur maite orrek berak zer daki
ez baiterauka indarra?
aingerutxo maite orrek beti
dauka lagundu bearra;
bertzerik ezer ez daki eta
berak lenengo negarra,
maiteak ez derauka pasturik
mundu huntako ondarra.
lñoiz negarrez aurtxo txiki bat
albotikan dut hauteman,
aitak entzun ez zezan gero du
amak gelarat ereman;
oi, aur maitea, asi parrez zu,
ez ba negarrari eman,
naiz ez jakinean zaudela zu
negarraren erresuman.
Aurtxoa sortu den ordurako
heltzen dio negarrari,
bera pozetan balin bada're
lanbide orri da ari,
zeren Yeinkoak bere jaiotzan
errana dion aurrari:
gure mundu au tristea dela,
benetako negargarri.