Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Haritz Casabal, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Xenpelar Saria (20. 2010. Errenteria)
Actuación
2010-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-emailea
Lersundi, Mikel
Bertsolaris / Autores
Casabal, Haritz
Laburu, Agin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bi gazte lodi zarete. Dieta egiten hasi zarete, eta zu, Agin, kilo asko galtzen ari zara. Zuk, Aritz, aldiz, ez duzu pisurik galtzen.

Descripción

Melodia
Nere senarrarekin I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Haritz Casabal, Agin Laburu

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Rezola:

Hasieran genuen
neke eta pereza
kiluak galtzia ez
dalako erreza.
Nahiz begetalak izan
hau da aldrebesa!
Noiztik da dietakua
zortzi hanburgesa? (bis)


A. Casabal:

Zertarako purea?
Zertarako zopa?
Zertako oliua
kutxaretan bota?
Hanburgesa ona da
gainera kiloka
bestela letxugarik
ez nuke jango-ta! (bis)


A. Rezola:

Oinalka bat jaten du
goizero-goizero
gutxiyo izaterik
ez nuen espero.
“Kirola egingo det”
esan zidan gero
baino Aritz ez zaite
jarri ba portero! (bis)


A. Casabal:

Porteroa normalen
da nahiko trankila
baina Agin futbolean
ez denez abila
hoi kilometro sorta
hori esprint pila
bandara joatean
baloiaren bila! (bis)


A. Rezola:

Medikua bera’re
guztiz errenditu
baino nik ez det zuek
adina meritu
nola flakatu naizen
arren entenditu:
nere partiak ere
berak jaten ditu. (bis)


A. Casabal:

Bik gutxi jetsi baino
hobe batek asko
media inoiz ez da
eta kalterako
nerea neretzat ta
zurea neretzako
eta zergatik? Lagun
ona naizelako. (bis)