Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-12-13 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-12-13 Usurbil Jaialdia
Conductor/a
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Kulturako atala ireki behar dugu orain. Hor ere berri ugari dago, aukeraketa egin behar eta guk bat aukeratu dugu: Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren Apoaren Edertasuna diskoa. Disko horren aurkezpenetan biei hala biei ere, besteak beste, zera entzun diegu: zer ote litzateke mundu hau aporik gabe, itsusirik gabe, minoriarik gabe? Zuei egiten dizuet galdera.

Descripción

Melodia
Euskal Herriko neska pollitak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-12-13 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Zatar ta eder denak batera
ibil litezke pasian,
halaxe degu, hala izan da
oso denbora luzian;
gizarte hontan ez ote gaude
itsusien gabezian?
Eta ederrik ez litzateke
itsusirikan ezian. (bis)

Lujanbio:
Edertasuna, politasuna
degu guk beti omentzen,
pasarelatan mila argi ta
mila izar zuzen-zuzen;
ta itsusien omenez gabiltz
gure bertsoak kantatzen,
haik erakusten digutelako
sakonago arakatzen. (bis)

Egaña:
Axalekoa ibil liteke
dotore eta galako,
baina barrura begiratzeko
ohitura hartu beharko;
apoa ere muxu emanda
printze bihurtzen delako,
mundu honetan ez ote gera
denok printze, denok apo? (bis)

Lujanbio:
Zer da itsusia, zer da zatarra,
zer exkaxa, zer ahula?
Zer da polita, zer da ederra,
zoragarria, mardula?
Polita zer dan, itsusi zer dan,
ezin baiezta sekula,
eskerrak sarri begien partez
bihotzez ikusten degula! (bis)

Egaña:
Distantzi asko txarrak ditugu
guztiontzako kaltian,
edertasuna galdu liteke
mila metroko tartian;
eder-itsusi zer ote degun
ados ipini gaitian:
edertasuna nabarmentzen da
elkarrizketa batian. (bis)

Lujanbio:
Edertasunan bandera beti
kanpo-itxurak daramana,
sarri askotan ez degu jotzen
zatar omen denangana;
baina hor dago gure enkantua,
gure magia ta xarma,
denok daukagu misterio bat
izenikan ez daukana. (bis)