Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Xenpelar Saria (19. 2006. Errenteria)
Actuación
2006-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-emailea
Esnaola, Kepa
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Uxue, duela zortzi urte Beñat aztiarengana joan zinen, etorkizunean zer gertatuko zitzaizun jakin nahian; eta dena asmatu zuenez, orain ere harengana jotzea erabaki duzu.

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi: Asmatu zendun examin txar bat
ta amonaren eskela
hanka haustea eta ondoren
gaixotasun bat itzela;
gaur berriz hona nator aztia
tokatzen zaidan bezela
baina esaidazu gaurtik aurrera
dena ona izango dela. (bis)

B. Gaztelumendi: Dena ona edo guztia txarra
zer ajola dio tira?
Dagokidana esango dizut
nik egiaren neurrira.
Jarri gaitezen ea kristalak
zer ote dion begira;
barka, bolari manta kentzea
hogeita bost euro dira. (bis)

U. Alberdi: Ba har itzazu zuk hogeita hamar
neretzako ez da traba
ni modukoak etorkizunan
menpeko hutsak baikara.
Beste gauza bat jakin nahi nuke
nahiz eta sortu ikara:
noiz hilko naizen jakin nahi nuke
baina asko falta bada. (bis)

B. Gaztelumendi: Lehenik eta behin afarietan
ibili ohi zera bero;
ta txapelketak iritsi eta
badezu nahiko endredo:
"Noiz hilko naiz ni? Ni noiz hilko naiz?"
galdetzen didazu bero;
bueno bastante iraungo dezu
bertsoak utzi ezkero. (bis)

U. Alberdi: Bueno orduan etorkizuna
nik daukat nahiko itzela;
zuk badakizu bertso saiotan
txintxo ibiltzen naizela.
Ta beraz azken galdera daukat
gaur tokatzen den bezela:
esan gaur zeinek jantziko duen
Xenpelarreko txapela. (bis)

B. Gaztelumendi: Izan daiteke Uxue edo
izan daiteke bestea
baino edonor izanda ere
ez zaite jarri tristea;
nahiko zenuke irabazlea
nor ote den ikustea;
ez al da hobe nik esan gabe
bizitzak erakustea? (bis)