Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-05-05 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi
Bertsoa entzun |
2001-05-05 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Golfo xamarra nauzuela ni
noa garbi esatera,
eta gaur ere gertatua zait
betiko gauza berbera:
gosaldu gabe, dutxatu gabe
etxetikan naiz atera.
Gaur astelehena, berriz berandu
iritsiko naiz lanera.
Lan hontarako sekula ez naiz
izan oso egokia
eta Gasteiztik oso urruti
dago gure lantokia.
Gure nagusi kabroi zikinak
auzoan du errukia!
Beraz bidean berriz pentsatu
beharko dut aitzakia.
Nik egun gutxi ditut lanean,
beraz ze erremedio!
Aitak txikitan aholku onak
eman zizkidan propio:
injenieroa behar nuela,
baina nik ez dut balio;
orain askozaz hobe nengoke
kaso ein izan banio!