Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2010-05-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2010-05-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina:
Ni Andoni bizi naiz
erlojurik gabe
A. Egaña:
ta ni komunioan
eginaren jabe
S. Colina:
ezagun ditut beraz
eliz ta altare
A. Egaña:
minutu ta orduak
alperrikan daude.
A. Egaña:
Erlojua ahaztuta
behar degu bizi
S. Colina:
batzuetan mantso ta
besteetan bizi
A. Egaña:
ordua bigarren ta
geroni lehenbizi
S. Colina:
bestela’re joaten da
denbora ihesi.
S. Colina:
Inoiz egon al zara
orduaren menpe?
A. Egaña:
Sarritan ibili naiz
ordurik bat’e be. (Ez )
S. Colina:
Izan ere dauzkazu
haizeak dexente
A. Egaña:
baina oraindik nere
buru zahar hau tente!
A. Egaña:
Ta relojua ez zait
deika hasi neri
S. Colina:
zorioneko zara
ta halaxe segi!
A. Egaña:
Bizitzeko nik ez det
presarik ageri
S. Colina:
batzuk gehiegi dute
ta zuk gutxiegi.
S. Colina:
Astelehenean ez du
ezerk jotzen eta
A. Egaña:
sarri pentsatu ohi det
“Kauen la puñeta!”
S. Colina:
orduan eiten dezu
ohian erdi buelta
A. Egaña:
ta hobe erlojua
baineran gordeta.
A. Egaña:
Eta bainera bete
urez toperaino
S. Colina:
hortxe egon zintezke
zu iluntzeraino
A. Egaña:
bizitza nahiago det
relojua baino
S. Colina:
nik nahio erlojua
itotzea baino.
S. Colina:
Aurkituko bazintut
baineran itota
A. Egaña:
bedeinkaziotxo bat
gutxienez bota
S. Colina:
apaiza etortzerik
ez baitizut opa
A. Egaña:
likidoa whiski bada
ez dio inporta.
A. Egaña:
Noizbait hil behar degu
nolabait ere bai
S. Colina:
zu behintzat hilko zara
ordu gabe lasai
A. Egaña:
elizan hiltzerikan
horixe ez det nahi
S. Colina:
hortxe dago jendea
entierrorako zai.
S. Colina:
Izan ere hor zaude
hilaren tokian
A. Egaña:
ba zu kolorez zaude
modu egokian
S. Colina:
linboa dela jarri
baitet bekokian
A. Egaña:
bost minutu joan dira
gu bion kaltian.
A. Egaña:
Ez dira bost joanak
hiru ziran juxtu
S. Colina:
beste bi dauzkagula
egin dut apustu
A. Egaña:
gu alperrak gera ta
ene ze disgustu!
S. Colina:
Honi obeditzeak
zentzurikan ez du.
S. Colina:
Andoni nahi duguna
egin behar dugu
A. Egaña:
hortan saiatzen gera
belarri ta buru
S. Colina:
izan ere graziak
babesten gaitu gu
A. Egaña:
eta holako juezak
sobrante ditugu.
A. Egaña:
Minutu batzun menpe
ezin ibili-ta
S. Colina:
neri ez zait iruditu
taktika polita
A. Egaña:
guk beti izan degu
sermoilari pinta.
S. Colina:
Beraz hobe isildu
eta eserita.