Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Mikel Mendizabal
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Mikel Mendizabal
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendizabal
Mundu honetan egin gerade
urte sailtxo baten jabe,
ta bitartean ikusi ere bai
majina bat nobedade,
ohitura zaharrak aldatzen doaz
oraingo berrin mirabe,
aizu laguna, berrien zale
noski agertzen zerade,
berriak maita itzazu baina
lehengo zaharrak ahaztu gabe.
Larrañaga
Lagun maitea gogoan dezu
ikasitako karrera,
baina mesedez zure lagunai
egin zaiozu harrera,
zu modatikan pasea zaude
nik det oraingo aukera,
zu lehengoari begiratzean
egin zindeke atzera,
eta aurrera beitu dezagun
munduarekin batera.
Mendizabal
Beti lehengoan bizitzea da
noski langintza astuna,
baina han bertan oinarritzen da
berria datorkiguna,
haiek ahaztuta berri hutsean
ez zaite juan laguna,
oraingok eta geroko denak
hau degu eginkizuna,
ondo zaintzea menderiz mende
guregana heldu zaiguna.
Larrañaga
Zuk alde bat ta nik bestea det
garbitu daigun kontua,
nik ongi dakit zu ez zerala
gizon arin ta tontua,
baina begira zer bidetatik
aurrera leiken mundua,
lehengo erara baldin bagoaz
herria degu lotua,
berriarekin jarraitu eta
emango baidu frutua.
Mendizabal
Lehengo zahar denak aurkitzen gera
berriaren esperantzan,
egia esan berritutzeko
premi piska bat e bazan
baina lehengoa behar degula
garbi nahi nizuke esan,
lehengo horretan oinarrituta
jarraitu aurrera gisan
herri zahar honek menderiz mende
luzaroan iraun dezan.
Larrañaga
Ez zaitez egon zure bidea
ona dela pentsatuta,
aurrerabide hori ez baida
Larrañagak asmatuta,
gaur eguneko gazte jendeai
gainetik begiratuta,
hortikan zerbait egin leikela
ni nago sinistatuta,
eta aurrera egin dezagun
nere bide hau hartuta.