Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Actuación
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuen aitak laurogei urte ditu, eta hilzorian dago. Gaur aitortu dizue etxe aurreko pagoaren azpian Gerra Zibilaren garaiko bi gorpu daudela lurperatuta.

Descripción

Melodia
Donostiako hiru damatxo C
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Erdi gaxorik eta gerria
ohetik kostata jeiki
seinalatu du leihoan ertza
bistaz galduko du aurki.
Pagopean bi gorpu daudela
aita eskertzen dizut baiki
iraganikan osatu ezean
gerorik ezin eraiki.


A. Mendiluze

Bi gorpu daude baina ze gorpu
ere oroitu du doi-doi
falta zituen bere anaiak
aitorpenaren arrazoi.
Garai haietan hilobi denak
ez zituzten markatu ohi
aitak pagoa bihurtu zuen
familiako panteoi.

M. Lujanbio

Eta pagoa gorritu egin da
hainbeste sekretuz ia
ezin pasata iraganaren
kontaezinaren hesia.
Nola zauriak ez diren itxi
ta bizirik den auzia
orduko berun aleak dira
gaurko sasien hazia.

A. Mendiluze

Orduko berun ale haiekin
sasiari eragina
baino azpikoa aitak ez zuen
inoiz ahaztuko jakina.
Leiho ertzetik horri begira
ordu luzeak egina
udaberri ta udazkenean
begirada desberdina.

M. Lujanbio

Zu ere bertan ibili zinan
ez zendun hartu etsirik
esan zendunez handik bueltatu
zango parea hautsirik
ta orain ohean lasai etzaten
zarela guk ikusirik
esan nahi eta esan ezinak
mantendu zaitu bizirik.

A. Mendiluze

Esan nahi eta esan ezinda
hainbeste urte igaro
noizbait egia jakingo zela
desio eta itxaro.
Gaur jakin degu jakingo dute
gela hontatik harago.
Adio aita besarkada bat
pagoa zure zai dago.