Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran
Bertsoa entzun |
2007-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sarri biziak jolasten digu
zoritxarraren aukeran
minaren haziz josi ziguten
gure zelai dena gerran
Orain aurkitu digute baina
nork daki noizko ote dan?
Hainbeste bizi jokoan zeuden
ta animoak gainbeheran;
orain ez dakit madarikatu
edota eskerrak eman. (bis)
Hegazkinetan hainbeste bonba
eta misilen garraio
egin zuenai nere zelaitik
kantari jarri natzaio;
inor ez ginen inori bere
bizia kentzeko jaio.
Mendekuzale ez naiz ni baina
gaurko hontan ze arrraio!
Poztuko nintzen kontzientzia
lehertuko balitzaio! (bis)