Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-09-11 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta".

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:

Larogeita hamar urte
denak banan-bana
gogoratzen hastea
pentsatu ze lana!
Igarri det kandela
itzaltzen doana
traje hori ekarri
biloba laztana
dotore joan nahi det
amonarengana.


M. Lujanbio:

Berde-berdeak hemen
dauzkazu lau horma
dena da oihartzuna
ta izuaren sona
barruan sartu dizu
ikara sakona.
Nik trajea ekarri
nezake bai hona
baina oaindik joan beharrik
ez dezu aitona!


A. Arzallus:

Ai ilobatxo maite
Begira! Begira!
nere begi argia
itzaltzen ari da.
Pauso honekin ezin
joan urrutira
maite det bizitza ta
famali distira
joan beharrik ez det baina
deika ari dira.


M. Lujanbio:

Dei egiten al dizu
heriotzak ozen?
Edo amona ai al da
“Goazen! Goazen!”?
Heriotzaz hain larri
mintzatzen da maizen
ta bera horren lasai
mintzatzeko gai zen
ez dakit tristetu edo
poztu egin naizen.


A. Arzallus:

Beraz bi sentimentu
barruko txokoan
nahiz bizitza oso bat
daukadan jokoan
tristurarik ez daukat
joaterakoan
beti amets hau izan
det nere gogoan:
duintasunez bizi ta
duintasunez joan.


M. Lujanbio:

Trajea jaso det bai
solapa ta mahuka
aitonan eskariak
txundituta nauka.
Trajean pipia’re
denboraren aurka
amona hil zenetik
ez bizi ez taupa
bihotzaren parean
zulotxo bat dauka.


A. Arzallus:

Eta ja ez banago
ni zure kerizan
zuk pentsatu “Aitona
zoriontsu hil zan”.
Aholkutxo bat hartu
nere hitzen ditxan:
bizi zaitez bizitzak
merezi dun gisan
baina heriotzari
bildurrik ez izan.


M. Lujanbio:

Heriotza baitator
bizitzan segidan
hori ondo ulertzen da
baserriko jiran.
Nik laister esango det
nola egia hori dan
“Bizitzan eredua
izan nun nik nigan
ta aitonak hiltzen ere
erakutsi zidan”.


A. Arzallus:

Baina belztu aurretik
erabat kopeta
azken galderatxo bat
umore kolpeka:
trajea eman zaidazu
patrikak beteta
sartu xox batzuk edo
bankuko tarjeta
han ere tabernan bat
egongo da eta!