Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Conductor/a
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Autores
Murua, Iñaki
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Gai hau hemen, mahai inguruan, bildutako gaia da, eta honela dio: "Iñaki Muruari. Bitoriano Gandiaga hil berria dugu. Beraren oroimenez kanta itzazu bertso pare bat, hamarreko haundian".

Descripción

Melodia
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bitoriano Gandiaga zen
zinezko argizaria,
Bitoriano Gandiaga zen
hitz hutsaren miraria,
euskaltzaleon atsegin eta
euskaltzaleon saria,
hainbeste urtez etenik gabe
lana egiten aria...
Negu beltz honek isildu digu
Arantzazuko txoria. (bis)


Gizon xumea, gizon apala,
gizon kategorikoa;
sentimentua bizia zeukan
eta bero gorikoa;
barrua beti eskuzabala,
sentimentu haundikoa.
Hemen euskera pixkabanaka
baina behera dijoa,
euskaldunotan ez gaudelako
haren antzeko nahikoa. (bis)


Beraren hitza izaten gendun
bizitzako euskarria
ta hura isildu zaigun unetik
sortu da itolarria.
Euskaltzaleok barruan degu
pena ikeragarria:
negu beltzean sartu da euskera,
negu beltzean herria.
O, Gandiaga, bidal zaiguzu
zerutik udaberria! (bis)