Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Otaño

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Actuación
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Mendizabal, Mikel
Otaño, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Bion lagun bat ehortzi ondoren kanposantutik bueltan zatozte. Zuen elkarrizketa.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Otaño

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Otaño
Lagun jator bat nuen bera la
hiltzea etzait atsegin
baina hori ere bere behar zan
zertako hortatik alde egin,
bizitza hontan naigabeak sartu
ohi digu hamaika bagin
ta Mendizabal nahigabe hauxe
azkar ahaztu izan dedin
alperrikan dek negarrik gehio
etzakela hemen egin.
Mendizabal
Negar egiten hastea orain
nunbait ez da komeniko
gure lagun bat joan zaigu bainan
gu ere ez al gera hilko;
lurra eman diogu gaur eta
egon gera belauniko
azken agurra egin diogu
negar malkotan betiko
haizak Otaño lagun hori ez da
inoiz geiho etorriko.
Otaño
Gehiago ez da etorriko ta
zertan min hau guk azaldu
bizi bakarra degu guztiok
Jaungoikoa haren kargu.
Eskerrak egun batean egin
ginaden bizitzan gradu
hontaz aurrera naigabe hori
kantuan ez deinu galdu
gure Jainkoak lagun maite hori
zeruan eukiko al du.
Mendizabal
Alde batera bide honetan
barruak hartzen du pena
lagun bat hortxe lurperatu da
adiskide genduena,
berarentzako beste laguntza
badator hor ondorena
eta hauxen da gaur egunean
hemen egin litekena
bera hil da bainan bizirik dago
gu lagunon oroimena.
Otaño
Egia da bai bizirik dago
lagunon oroimenean
gogoratuko degu jaietan
arabera guk lanean.
Baina nahigabe hau nik unean
euki arren barrenean
bizi gera ta oraindik ere
ez gaude okerrenean
guk ere joan beharko baidegu
garaia datorrenean.
Mendizabal
Beraz lagun hau biziko zaigu
barruko oroimenean
nahiz ta bihotza sarri aurkitu
penezko sentipenean
hemen denontzat bai dator txanda
heriotza degunean
gerta liteke gau beltzez eta
gerta laike egunean
bere ondoan sar gaitzatela
hori etortzen denean.