Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Actuación
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Lopategi, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Herriko bi lagun atera zineten Everest gailurrera. Mendi ezagun horren azken maldan zure lagunak istripu latz bat izan zuen. Zu bakarrik izan zinen bere azkenaren testigu.

Descripción

Melodia
Nere gorputza dardarka daukat
Nombre de la estrofa
Neurri luzekoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi

Nombre de la estrofa:  Neurri luzekoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu hontako justizia ere
hain gertatzen da urria,
gutxien uste dugun garaian
bait dator gaitz bihurria,
munduan dagon goi altuenari
hartu nahiean neurria,
hona bikote oso zalea
martxa haundian jarria,
baina bere(ha)la buka zitzaigun
ilusioen argia,
hau da ene aldarria
minbera eta larria,
lagunarekin biok genduen
Everesten egarria,
azken boladan hola galtzea
ez al da negargarria?

Ondo betea jarri genuen
jan edaritan saskia,
subentziotan hornitu ere
ibilera garestia,
bion bihotzak sentitzen zuen
esperantzaren izpia,
Everest gaina ia eskuan,
ibilera amestia,
baina ozpina agertutzen da
aienatu zen eztia,
hargatik nire abestia,
sentimentutaz bustia,
Everest punta genun amesa,
hura gendun eguzkia,
baina laguna eroritzean
itzali zaigu guztia.

Jarraitu nahita, jarraitu ezin
bihotza jarri zait armin,
zeinek pentsatu gure irteran
guretzat hainbeste lorrin,
galdu ditugu Iagunarekin
gure hainbat ames gordin,
hala ta guztiz Everest berriz
jarri zaigu argi urdin,
ez ninteke ni bide erdietan
gelditu inola erkin,
ez naiz sentitzen atsegin,
baina segitu nahi berdin,
punta hortara ailegatzeko
saiatuko naiz behinipein
lagunaren ta nire izena
bertantxe idatzi dadin.