Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sarasua
Beraz orain bizitza
behar dezu ekin,
atera ezaiozu
nahikoa etekin,
baina alde guztiak
behar dira jakin,
beti gogoan izan
ezazu zurekin,
pozak bere oinazea
daukala berekin.
Murua
Arrazoi bota dezu
betiko antzera,
bizia batzutan da
aurrekoz atzera,
eleizako atean
gu elkartu gera,
txuri-txuri nator ni
senarra hartzera,
eta zu berriz beltzez
agur egitera.
Sarasua
Bizitzeko baduzu
nahiko borondate,
desio dizut hori
dezazula bete,
pozak ere badakar
be(re)kin zenbait kalte,
berak jarriko zaitu
betiko aparte,
ta maita zazu behintzat
heriotzera arte.
Murua
Hori egin nahi nuke
nik ere jakina,
zurea izango zan
oso senar fina,
nik gaur hartu nahi nuke
neretzat berdina,
gaur det egun ederra
liteken haundina,
bihotzez har ezazu
nere dolumina.
Sarasua
Hala ere fede bat
badut nerekiko,
zuretzako den arren
gauza urrutiko,
nik geroko bizitzan
sinisten dut tinko,
ta badakit zerura
ni naizela hilko,
eta han biziko naiz
berekin betiko.
Murua
Mundu hontan danetik
behar da aguanta,
esango dizudana
aditu sin falta,
ziur daukazu mina
gainera galanta,
heriotza biderik
arren ez aparta,
udaberria laister
iritsiko da ta.