Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-08-05 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx", Juan Mari Narbaiza
1990-08-05 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx", Juan Mari Narbaiza
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Anatx
Badakizute hemen gehienak
nola geran lore zale,
andregaiaren urtemuga da
eta ezin egin kale,
denda hontatik hartu nahi ditut
nik dozenatxo bat ale,
izan ditzadan nik berarentzat
dedan maitasun seinale. (BIS)
Narbaiza
Lorategian sortutzen dira
honelako albisteak,
andregaia(re)nzat lora sorta bat
hor erosi du gaztiak,
o(r)ain urte bete zoritxarrean
utzi nindun emaztiak,
barkatutzea nahi nuke berak
nire huskeri guztiak. (BIS)
Anatx
Huskerietan ibili zera
ordun hainbeste urtian,
ta orain berriz sartu nahi dezu
gizon leialen tartian,
loretxua(re)kin andrea(re)ngana
sartuta gero lurpian,
erregalu hoi(e)k egin behar zaio
bizirik dagon artian. (BIS)
Narbaiza
Aizu gaztea bizitzak hemen
denok ez degu iguala,
nere denboran izan nindeken
zitala edo petrala,
baina begira bazaude goitik
pentsatzen dedan bezala,
lore hauekin esan nahi dizut
o(ra)indik maite zaitudala. (BIS)
Anatx
Era ezberdinez guk egin behar
gente maitea(r)i agurrak,
honena juan zan ta nik daduzkat
haserrearen beldurrak,
badakizute hainbeste seta
sortutzen dun gure lurrak,
gutxienean ahaztu nahi ditut
astebeteko muturrak. (BIS)
Narbaiza
Nire emaztea aurkituko da
goiko aulki gozoetan,
zure andregaia bizi da eta
oraindik daukazu bertan,
maita ezazu ekintzaz eta
maita zeure bertsoetan,
maitasun hori ez bedi galdu
munduko arazoetan. (BIS)