Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-04-17 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1993-04-17 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Xabier "Euzkitze"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Euzkitze:
Ai aita zaharra notizi batek
jarri nau nahiko serio,
sendagileak bere etxera
deitu izan dit propio
zure bizitza azkenetan da
behintzat harek hala dio,
gaur arte bizi izandakoak
ez al du bate balio?
J.Lizaso:
Arrazoi dezu oraindainoan
eder samarra izan da,
neuk aitortzen det neure bizia
pikuetara juan da,
horregatikan ez zazu galdu
medikuan propaganda,
hil ber nuala lehen'e banekin
hiltzeko jaio nitzan-da.
Euzkitze:
Denok hiltzeko jaioak gera
iñungo dudarik gabe,
noizpaiten ere heriotz beltza
egingo da gure jabe,
badezu mina disimulatzen
makina bat abildade,
neri ez didazu egin nahi baina
barrutik negarrez zaude.
J.Lizaso:
Hizketan egin edo isildu
neretzako dezu berdin,
gogoratzen naiz zeruko Aitak
goitik didala hotsegin,
ni estorbu bat bakarrik nazu
ta hobeto det aldegin,
nerea hainbeste izan da eta
ez zazu negarrik egin.
Euzkitze:
Lehen guztia zan eguzki bero
orain guztia da laino,
eta tristurak hartua nauka
burutik hanketaraino,
behin bizitzaz zuk esan zenduna
ez zait ahaztu egundaino,
motza ta ona hobea dala
txarra ta luzea baino.
J.Lizaso:
Sasoi antzean dagon artean
hiltzea ez da suertian,
baina holakoak arkitzen dira
hemen tartian-tartian,
semetxo maite zure aita zaharra
laister hor degu lurpian,
amari behintzat lagun zaiozu
bizirik dagon artian.
Euzkitze:
Munduan iñork ezin dezake
orain zuk aina goraipa,
orain artean egin dezuna
eredugarria baita,
ezin zaitzaket maite zaitudan
baino askoz gehiago maita,
ama ere berdin maitatuko det
nik agintzen dizut, aita.