Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Actuación
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Zure seme-alabentzat ahal duzun ondasun gehien biltzeko eman duzu bizia. Gaisoaldi luze eta latz batean sarturik zaude. Zure ondoko gelan seme-alabak eztabaidan oso gogor ari dira.

Descripción

Melodia
Zuek horrela ikusi eta
Nombre de la estrofa
Neurri luzekoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nombre de la estrofa:  Neurri luzekoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lepo gainean sentitua det
heriotzan atzaparra;
neretzat, orain, ailegatu da
bizitzan ilunabarra;
seme-alaben hotsak entzunaz
barruan dedan dardarra;
ze eztabaida lakarra!
Testamentuan oharra
zegoen egin beharra:
batentzat ona duguna, nonbait,
bestearentzat kaskarra;
inola ere ez nun espero
horrelako esker txarra. (bis)

Ume zirala hazi nituen,
hazi zirenean hezi;
ta beren builak barruan sartu
dizkit majina bat gezi.
Semea dago letxe txarrean,
alaba ospa ihesi
bere malko eta guzi;
iruditzen zait itsusi.
Eztabaida da nagusi.
Nere diruak ta ondasunak
behar nituen berezi:
ondo pentsatzen jarri ezkero
ezer ez zuten merezi! (bis)

Ohean nago baina heltzen zait
semeen ahots urruna;
erritak, nonbait, sortu arazi
ditu kea ta lurruna.
Diruagatik haserretzea
ez da detaile txukuna;
nik den-dena det entzuna,
iritsi zait oihartzuna,
barruan azer hutsuna!
Ospital hontan utzi nahi nuke
nere diru ondasuna,
eta nereek izango dute
aita zaharran maitasuna. (bis)