Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sarasua
Egoera hau serioa da,
neretzat ez da jolasa,
nere bizitza kolpez mozteko
bota nahi didazu gasa,
dibertigarri al da zuretzat
galtzea nere arnasa?
Bainan hau ez da kolpetik ahazten
nahiz eta denbora pasa,
nere irudia burutik kentzen
ez zaizu izango erraza. (bis)
Egaña
Bizitza batek badu hainbeste
duintasun eta grado,
kamara hortan sartzen bazaitut
zure bizitza akabo,
bihotz gogorra izanagatik
nere barruan lehenago,
gaur egunean sentimentuak
dauzkat pixkana gehiago,
baina ogia ziurtatzeko
zu hil beharrean nago. (bis)
Sarasua
Ez det sinisten zuk daukazunik
holako behar gogorra,
ezin bestean zabiltzala ta
berez zerala jatorra;
ni hiltzen nago ta zu halare
lasaiki zabiltza horra,
baina ekintza guztiak dauka
bere ondorenean zorra,
amets gaiztotan emango dizut
merezi dezun zigorra. (bis)
Egaña
Egunan zehar garbitzen ditut
dozena pertsona edo,
hala beharrez erruki gabe
saiatzen naiz jo ta fuego,
amets gaiztoak izanagatik
gaurtik aurrera gauero,
nere mandoei kontu ematen
badaukat nahiko enredo,
nahiago nuke zure bizitza
neure eskutan balego. (bis)
Sarasua
Ez nau kupitzen erakutsia
daukazun laguntasunak,
neretzat hauek nola diraden
zeharo ordu ilunak,
baina bengantza heldu liteke
helduko dira egunak,
borrero danak ta agintariak
menperako ditugunak,
bai esku jartzen dutenak eta
zuri agintzen dizurak (bis)
Egaña
Irtenbidea hori litzake
biontzako nirekiko,
inork ez al du buelta gabeko
ate hori irekiko,
gaztea zera itxuraz jator,
zaitut benetan begiko,
kontzientzian ez det zamik nahi
nere bizitza guziko,
zoaz ihes ta behingoagatik
ez det ezer ikusiko. (bis)