Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Iñaki Murua
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Iñaki Murua
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Murua
Emakume jantzita
bikote bapoa,
Enbeila
dotoreak ez gaude
gu pare apoa,
Murua
Enbeita azaldu da
nola halakoa,
Enbeita
neska jantzita ere
ez zera guapoa.
Enbeita
Gona motz horrakin dek
lagun nahiko hotza,
Murua
zergatik jantzi dezu
hainbesteko motza?
Enbeita
Hobeto eskutatu
zazu arren poltsa,
Murua
hanka hoiek azaltzen
ez al dezu lotsa?
Murua
Ezauera zaizuna
gaurko hontan falta,
Enbeita
burutik makur zabiltz
eta betik alta,
Murua
Lola Floresen antza
daukazu galanta,
Enbeita
zahar bat duzu atzetik
puta zerala ta.
Enbeita
Benetan daukazu zuk
pailasoen antza,
Murua
zuk ere hortarako
arriskua latza,
Enbeita
bakarrik falta zaizu
eitea arrantza,
Murua
ligatzeko akabo
zure esperantza.
Murua
Mingain zakarra eta
gainera baldarra,
Enbeita
atzekaldea dezu,
zuk neska, edarra,
Murua
zuk politzeko dezu
pintatu beharra,
Enbeita
hemen dagon itxusi
zeu zera bakarra.
Enbeita
Zeu ikusita nago
lagun amorratzen,
Murua
emakume itxurik
nik ez dizut hartzen,
Enbeita
zergatikan ez zoaz
oiloak perratzen,
Murua
zuk bate ez dakizu
gizonak tentatzen.