Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Nombre de la estrofa:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ene haurtxo maitea
ez duzu atsegin,
kale ertzean hotzik
txakurren berdin,
zure ama zer gauzak
ote du eragin?
Bere haurra honela
baztertua zedin,
duzu mila samin,
zaite nigana jin,
egiten dizut zin:
saiatuko naiz fin
mundua zuretzako
ederra dedin. bis
Zuretzat izan nahi dut
aita eta galai,
zuri kantuz dagoen
goiz txori alai,
maitez laztan itzazu
lore eta zelai,
haziko zaitut haurtxo
sendo eta ernai,
ni nauzu zure kai,
nauzu irrien zai,
nahi nuke izan gai,
esan eidazu bai,
ta gehiago malkorik
ez dut entzun nahi. (bis)
Haur txiki bat honela
baztertu beharra,
ama zintzo batentzat
ez al da larra?
Baina bukatu zaizu
zure ezbeharra,
eta jaso egizu
ta zabal bularra,
bizi nahien garra,
da zure indarra;
ta gure izarra,
bihotzeko haurra;
nik irri egingo dut
zure negarra. (bis)