Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Iñaki Murua
Nombre de la estrofa:
Neurri luzekoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eguraldia argi ta bero
eguzkiaren jaiotza,
ni hondartzara iritsi naiz ta
alai-alai nun bihotza,
gaztelutxo bat egina nuen
hondar eta txirlaz osa,
neretzako aproposa, (bis)
uraren kulpaz negarrez nago
lehen nengoena arrosa,
zuk zer dala ta kendu didazu
nere bihotzeko poza? (bis)
Sekula santa ez nuen pasa
hau bezelako ordurik,
eta zuk dena birrindu dezu
ez det osatu modurik,
ez nuen uste itsaso amak
galtzen zuela bururik,
ez al daukazu ardurik? (bis)
Ez det zikindu inoiz zaborraz
itsaso amaren urik,
zu haserretan zaudela eta
nik ez det horren errurik. (bis)
Jolasti nengon zer zoriona
munduko pozen berdina,
ni nintzateken jardin batean
ihintzez dagon klabelina,
orain gaztelu politto hori
txikitu didazu baina,
neuk eskutxoez egina, (bis)
zuri begira haserre nago
hau da ulertu ezina,
zeuretzat onik batere ez ta
neri horrelako mina. (bis)