Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1991-05-31 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
| Bertsoa entzun | 
1991-05-31 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		KOPLEN MULTZOA 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Bi mila haurtxoren falta,
ai zer hutsune galanta,
errugabeko haurra negarrez
"Ama" deiadarka,
horrek zer arrazoi dauka?
Inork ez lezake barka,
pentsatze hutsak gorputz guztia
jartzen dit dardarka. (BIS)
Ta hil dituztela jakin,
gero atera etekin,
denak xehatu seguru asko
labana batekin,
haiek zatitzeai ekin,
ta dirutu zatiekin,
hori egiten duenak ez du
bihotzik berekin. (BIS)
Hainbeste diru egarri,
sistima hau penagarri,
gizonak pizti bihurtzen ditu
ta bihotzak harri,
baina haurtxoak ekarri,
seguru ta pozik jarri,
heurak baidira Herri zahar honen
biharko oinarri. (BIS)
