Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Iñaki Zelaia

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Actuación
1997-11-16 Bera Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Zelaia, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Inaki, semea izan duzulako, aurrezki kutxak libreta ireki dizu semearen izenean bi mila pezetarekin baina, zuri ez dizu grazia handirik egin. Unai, aurrezki kutxako zuzendaria da.

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Iñaki Zelaia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zelaia
Berak libreta ireki eta
hementxe nator galdezka,
zein helburukin egin ote dun,
horra nik daukaten kezka;
berak bidea zabaldu nahi du,
negoziante txarra ez da,
lehen pañalak eros ditzadan
badauzkat bi mila pezta. (bis)

Iturriaga
Bi mila pezta ez dira asko,
zeozer badira, tira!
Nahi ez baduzu aurrezki kutxak
gaur ditzaëe erretira,
baina ez zaite haserre jarri
begi horiekin begira;
lau mila pezta izango ziren
bikiak izan balira. (bis)

Zelaia
Nahiz ta jaiotza guztiok pozik
dugun etxean ospatu,
bankariaren lana nik ez det
oso egoki juzgatu.
Bi mila gutxi dira ta gero
bikiak dizkit eskatu;
badaezpada ez dit berakin dedan
prestamorikan barkatu! (bis)

Iturriaga
Mundu honetan badabil solte
gaur hoinbeste majadero!
Nik prestamoa barkatzeik behintzat
zuk ezin zendun espero;
sartu'izkiozu beste horrenbeste
astero edo hilero,
ta milioiduna duzu semea
hirurehun urte ta gero. (bis)

Zelaia
Ez dakit broman esan ote dun
edo jo nahi dun adarra;
berak uste du dirua lortzen
dedala nik barra-barra,
eta beretzat ez dit ez eman
honek hain ideia txarra.
Hemen zu zera milioiak sobran
dauzkan pertsona bakarra. (bis)

Iturriaga
Milioiak sobra ez dauzkat baina
nago ederki jarria:
kotxe ederra, traje polita,
txalet ikaragarria.
Guk ez dugu inoiz ezer ematen,
hori ez da gauza barria,
nola uste zendun loditzen dala
libretoieko txarria? (bis)