Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2000-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
Bertsoa entzun |
2000-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Umeak eta emakumeak
lehen filan sufritzeko,
badute nahiko aukera eta
duintasuna galtzeko;
batzutan asko aurkitzen dira
gizonak haundi usteko,
baina ez dute eskubiderik
bizitza bat lapurtzeko. (bis)
Nahiz ta askotan salatu izan den,
batzuentzat ez da aski;
bortxaketaren ondorioa
ez da suertatzen ezti;
emankortasun guztia kenduz
badira hainbeste pizti,
baina pertsona duinak gara
gure bular eta guzti. (bis)
Emakume ta haurren aurrean
horren gogor, horren tente;
ta sentimendu oso txiki bat
euren barruan daukate
demostratzeko behar izana,
beste guztientzat kalte;
guraize batzuk hartuta zera
moztu egingo nieke! (bis)