Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-10-23 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-10-23 Lezo Jaialdia
Gai-emailea
Iza, Mayi
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lizaso joan da, Peña, moruarengana "kostua" erostera eta moruak Starlux-a sartu dio.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-10-23 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Herrian ez bainuen
aukeran bilatzen,
hasia naiz kostoa
moroai eskatzen,
probatuta hasi
ta nago kezkatzen,
zer eman didazu nei
ez nau kolokatzen? (BIS)
Peñagarikano:
Bertso kantuan dabil
bera herriz-herri,
kolokatu gabe're
algara ta irri,
nik zer eman diten
ez galdetu neri,
hala ere ez diok
hik bate igerri. (BIS)
S.Lizaso:
Adi ezak moroa
hik ez jo adarrik,
erretzeko ez zeukat
Starlux beharrik,
eta hire kostoak
ez zeukak indarrik,
honek* dexentea dik
kostoa bakarrik. (BIS)
* Erretzen ari zen Montekristoa seinalatuz.
Peñagarikano:
Nolabait bete behar
beraren gustoa,
sarritan erretzen du
bai Montekristoa,
ta Starluxez bete
nik nere kostoa,
nahio nun sartu banu
azelga hostoa! (BIS)
S.Lizaso:
Tratu bat egin diat
ta bera nahikoa,
garbi ikusi diat
nik hire jokoa,
gauza faltsoa huan
hik emandakoa,
eskerrak faltsoa zan
mila durokoa. (BIS)
Peñagarikano:
Baina deskalabrorik
ez da izan hemen,
biok gerala faltso
ez al da nabarmen?
Bilete faltsoa eman
hala esan du lehen,
dolarretan kobrau det
Caja Laboral-en. (BIS)