Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-10-10 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2003-10-10 Aulesti Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Alkarregaz etorri zarete kotxean, ezta? Eta alkarregaz zenbat urte? Zenbat saio? Gaur, Aulestira kotxean datozela Andoni deklaratu egin zaio Sebastiani. Bolantazoa eman du Sebastianek.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2003-10-10 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Zuri hitz hori Andoni ez zaizu
bihotzetikan atera
edo burua galdu al dezu
ilearekin batera?

A. Egaña:
Santa Eufemian aitortu diot
laugarren kurba baino lehen:
"Maitatzen zaitut" esan dut baina
sua bakarrik nahi nuen.

S. Lizaso:
Lehen nabarmendu egin zera
orain disimulatu nahi...
Egia sua nahi zenduela
berotasuna ere bai.

A. Egaña:
Parejarena ez dago urrun
nahi baldin badezu jakin
andrearekin baino hobeto
konpontzen bainaiz zurekin.

S. Lizaso:
Andrearekin baina hobeto
konpontzen daukagu errez
ia nahi dezun dena egiten dezu
baina nahi dezun dena ez.

A. Egaña:
Horixe zan ba ene Xebaxtian
nere gogo ta ustea
hain xuxen ere eta zurekin
nahi dudan dena uztea.

S. Lizaso:
Konponbidea zaila daukagu
jarri ezkero begira
nahi dezuna ta nik nahi dudana
gauza bera ez badira.

A. Egaña:
Zuk ere berdin sentitzen dezu
ta oso seguru nago
benga Xebaxtian anima zaite
Azpeitin ez dut esango.

S. Lizaso:
Azpeitin ezer esaterikan
neuk ere ez nuen espero
baina Azpeitin jakin liteke
Zarautzen esanez gero.

A. Egaña:
Baina Xebaxtian ez zazu esan
hemen horrelako bromik
Zarautzen inork ere ez daki
Santa Eufemia badagonik!

S. Lizaso:
Aulesti aldean ez jakitea
ez litzateke kaltea
hari ez diot nik barkatuko
mirari hau egitea.

A. Egaña:
Azkenerako bi bihotz gazte
bakarra degun antzera
bertso saiora bi abitu ta
bakarra joango gera.

S. Lizaso:
Barka Andoni, gauzak ez dira
zuk esan dezun bezela
gauza bakarra dauka egitik
bakarrik joango naizela.