Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-02-29 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-02-29 Astigarraga Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bi hauek bi sagar eder, lerden, gazte, elegante, polit dira. Irazuri askok egiten diote hozka. Aitorri, berriz, bakar batek.

Descripción

Melodia
Eguna pasa nekean eta
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-02-29 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Sagar ederra dudarik gabe
oso azal goxoarekin
barrua ere ondo osatua
gusto aldetik gezamin
nik aukera asko eta zuk gutxi
nunbait gabiltza desberdin
zuri nolatan hurbildu inor
Golden itxura horrekin!

A. Mendiluze:
Eta zuk esan behar al zendun
nik ze itxura daukaten?
Hobe zenuke zuk nere antza
hartu ezkero noizbaiten!
Denak saiatzen dira zugana
denak koxkada ematen
askok probatzen zaituzte beraz
ta inork ez zaitu jaten. (bis)

J.M. Irazu:
Arrazoi dezu hola liteke
gogorra baita sagarra
baina batzutan etortzen danai
onena eskeini beharra;
bakantasuna aizu ez beti
ez da izaten indarra
beti gustora hartze al dezu
barruan daukazun harra? (bis)

A. Mendiluze:
Beti gustora ezin da hartu
ez det erabat begiko
baina barruan dabilkit eta
etsi beharko det kito;
hala ta guzti mugak jartzea
pentsatu det nerekiko
barruan daukat baina ez diot
osorik jaten utziko. (bis)

J.M. Irazu:
Osorik jaten utzi nahi ezik
zeure denbora guztian
baina ez dakit neurri horrekin
balio duen hastian
sagar batean edo lurrean
oso postura tristian
biok bukatu beharko degu
matxaka baten azpian. (bis)

A. Mendiluze:
Hala bukatu behar badegu
gauz onik ezin espero
sagardogile ari direnak
gaizki ari dira gero!
Matxakapera edozer doa
sagar klase denak edo
baina zer kristo irten liteke
gu biak nahastu ezkero. (bis)

J.M. Irazu:
Zu zaude lasai nahaste kontutan
asmatzen dute galanki
gure bidea egingo dute
sagar poliki-poliki;
dudarik gabe kupel barruan
egongo gera ederki
kozka egiten ez dunak ere
trago egiten badaki.(bis)

A. Mendiluze:
Egia da bai inori ez zaio
abilidaderik falta
baina nahiago koskak aukeran
horrek bere xarma dauka;
lehenago gisan jan zaitzatela
beti koskaka-koskaka
ta ni bakarrak jan nazala ta
pixkanaka-pixkanaka. (bis)